DBH 2. mailako ikasleek, 3D diseinuan hastapenak egin dituzte. Hasieran ariketa batzuk egin zituzte praktika hartzeko, figura batzuk eta haien mahai eta aulkia, edo logela diseinatu behar izan dute. Hona hemen eredu batzuk.
COVID aurkako babesak ere diseinatu dituzte. Maskarillak zintzilikatzeko belarri-babesak, pantailak jartzeko biserak eta ateak irekitzeko elementuak diseinatu eta 3D inprimagailu batekin atera ditugu batzuk.
Hurrengo irudi sortetan, lehen sortan ikasleek tinkerCad aplikazioan diseinatutako belarri-babesak eta ateak irekitzeko tresnak ikus ditzakezue.
Bigarren irudi sortan, laminadore programako irudi batzuk baita inprimatutako pieza batzuk ere.
Azkenik inprimagailuaren bideo pare bat dituzue.