Ikasleek, etxean zuten materialarekin, telefonoa zutik jartzeko euskarria diseinatu eta eraiki egin behar zuten. Ikasleen proiektuetatik ateratako irudi batzuk dituzue hemen. Ikasle batzuk animatu ziren proiektuaren diseinua SketchUp-ekin 3Dn egiten.
Talde batzuetan, telefono euskarri sinpleagoa egin ondoren, 3-marran jokoa egin dute. Hona hemen eredu batzuk.
Ikasleei eskatu zaie etxean duten objektu bat hobetzeko edo, bestela, beste erabilera bat emateko. Asmakizun politak erakutsi dituzte.