Ikasi nahi den graduaren eta Batxilergoko modalitatearen arteko lotura.
Onarpen-fasean puntuagarriak diren irakasgaiak.
Batxilergoko 2. mailakoak egiteko beharrezkoak diren Batxilergoko 1. mailako irakasgaiak.
Unibertsitatera sartzeko probak bi fase ditu:
Sarbide fasea: gehienez 10 puntu lor daitezke. Batxilergoko batez-besteko notarekin (% 60) eta sarbide-proban lortutako notarekin (% 40) kalkulatzen da.
Onarpen fasea: gehienez 4 puntu lor daitezke. Gradu bakoitzarekin lotutako ikasgaiekin kalkulatzen da, betiere gutxienez 5eko kalifikazioa lortu bada.
Bigarren mailako irakasgai batzuk lehen mailako irakasgaiekin lotuta daude, hau da, ikasgaia lehenengo mailan egin ez bada, ezin da bigarren mailakoa ikasi. Aukeratzen bada, lehen mailako ikasgaia egiteke edo pendiente geratzen da, eta ikasleak ikasgai hori prestatu eta azterketa egin beharko du.