Ez da beharrezkoa aurrematrikularik egitea: automatikoki egiten da.
Martxoaren 31tik apirilaren 11ra bitartean matrikularen lehen fasea egin beharko da: ikasgaien aukeraketa.
Lehen fase hori online egingo da, posta elektronikoaren edo web orri honen bidez. (epea hasi aurretik email bat bidaliko dizuegu galdetegiaren estekarekin)
Online formularioa entregatu ondoren aldaketarik eginez gero, Ikasketaburutzan jakinarazi beharko da, azter dadin. (Matrikulatzeko epea amaitutakoan ez da aldaketarik onartuko).
Ekainaren amaieran, ezohiko ebaluazioa amaituta, matrikularen bigarren fasea burutuko da: administrazio arlokoa. Epe eta jarraibideei buruzko emaila jasoko duzue garai horretan.
Nahitaezkoa da matrikularen bi faseak egitea; hala egin ezean, ikaslea ez da ikastetxean matrikulatutzat joko.
Izena emateko epea:
On-line: 2025eko martxoaren 31tik apirilaren 11ra (23:59 arte).
Ikastetxean: 2025eko martxoaren 31tik apirilaren 11ra (14:00 arte)
Aurkeztu beharreko agiriak: HEMEN.
Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak: 2025eko apirilaren 29an. Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira Ikasgunean eta eskatutako ikastetxeetan.
Behin-behikeko zerrenden argitalpena: 2025eko maiatzaren 5a
Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2025eko maiatzaren 12ra arte.
Eskabideari uko egiteko: 2025eko maiatzaren 12ra arte.
Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak: 2025eko maiatzaren 19an.
Matrikularen formalizazioa: 2025eko ekainaren 16etik 30era.
Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2025eko ekainaren 13ra arte.