Irakasleak
IRATXE MARTINEZ DE ARENAZA
iratxemartinez@iesbalmasedabhi.com
Guraso ordua; Asteartea 11:25-13:20/ Ostegunean 10:30-11:25
IKASGAIAK
Musikak paper garrantzitsua izan du —antzinatik datorrena eta gaur egun ere mantentzen dena—beste arte eta kultura batzuekin duen loturan. Horregatik, haren funtzioak ezagutzeak, hainbat espresio artistikorekin —hala nola dantzarekin, antzerkiarekin eta literaturarekin— konbinatuz komunikatzeak eta adierazteak ikasleen adierazpen- eta komunikazio-gaitasunak indartuko ditu.Gainera, teknologia berrien presentziak erabat aldatu du soinuak sortzeko, erregistratzeko eta transmititzeko modua, horiek manipulatzeko aukerak areagotuz, baita horiek entzuteko eta kontsumitzeko modua ere. Sormen-prozesua tresna digitalekin eta teknologiarekin lotzea beharrezkoa da egungo gizartearen abiadurak eta konplexutasunak bultzatutako mundu globalean txertatze ekosoziala errazteko etorkizunean. Horregatik, ezinbestekoa da ikasleek musika produzitzeko eta tratatzeko baliabideen ezagutzatik abiatuta azterketa kritikoa egiteko prestakuntza jasotzea.
Musikako curriculumak bost konpetentzia espezifiko garatzen ditu, honako osagai hauetatik abiatuta: Kultura Nortasuna, Kultura Harrera, Autoadierazpena eta Produkzio Artistikoa/Kulturala, euren arteko erlazioan eta jakintzagaiaren bizipen-izaeran oinarrituta; batzuk ezin dira ulertu besteak gabe
Arte Eszenikoak (Arte Dramatikoa eta Dantza) jakintzagaiaren bidez, interpretazio, sorkuntza, ekoizpen,harrera eta komunikazio eszenikoen prozesuetarako hurbilketa landu nahi da, era integralean eta bizipen gisa.
Bigarren Hezkuntzaren testuinguruan, Arte Eszenikoak (Arte Dramatikoa eta Dantza) jakintzagaiak herritartasun demokratikoa eta arduratsua gauzatzen laguntzen du, heldutasun pertsonala, afektibo-sexuala eta soziala sendotzen du, gainerakoekiko portaera baketsua eta errespetuzkoa sustatzen du, eta gatazken prebentzioa eta kudeaketa errazten du.
Ikasleak beren hiritar-espiritua osatzen ari diren etapa honetan, Arte Eszenikoak jakintzagaiak ekitate eraginkorra sustatzen du dauden desberdintasunak ezagutu eta aztertzearen bidez, eta ikasleek zuzenean egin beharko diete aurre desberdintasun horiei. Horrez gain, kooperazio-lanak dakarren konpromisoaren ondorioz egin beharreko zereginetan beharrezkoa den diziplina eta inplikazioa sendotzen du jakintzagaiak, eta, aldi berean, erantzukizuna, sormena, sentsibilitate artistikoa, asertibitatea, erresilientzia eta ekintzailetza-espiritua garatzen ditu. Era berean, dimentsio anitzeko identitate baten garapena eta komunitate heterogeneo, kultura anitzeko, aktibo, kritiko eta inklusibo batekoa izatearen zentzua bultzatzen ditu.