Tamara de Lempicka
(1898-1980)
Tamara de Lempicka Polonian, Varsovian, familia burges batean jaiotako margolaria izan zen.
San Petersburgora bizitzera joan zen eta han poloniar abokatu batekin ezkondu zen. Iraultza sobietarraren garaian, Errusiatik ihes egin zuen eta Parisen ezarri zen. Han pintura ikasi eta bere estiloa findu zuen.
1920ko eta 1930eko hamarkadetan lan egin zuen.
Art Déco estiloan erretratuak egin ohi zituen, baita biluziak ere.
Lempicka bisexual ezaguna izan zen.
ART DÉCO
Art Déco diseinuarekin lotuta dagoen estilo artistiko bat da.
1920tik 1940ra arte iraun zuen.
Izena hartu zuen 1925ean Parisen egindako Exposition Internationale des Arts Décoratifs et Industriels Modernes erakusketatik.
Arkitektura, etxe-barruen diseinua, industria-diseinua, moda, margolaritza, arte grafikoak eta filmak bezalako esparruak landu zituen. Ingurune osoan islatzen da.
Helburua: arreta bisuala deitzea da.