Amaia Lejarreta
Amaia Lejarreta Onaindia Durangon, Bizkaian, jaio zen 1983an.
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.
Artista plastikoa, makillatzaile profesionala eta zinegilea da. Margolaritza bere pasioa da.
Hasieran, pintura eta body painting-a ipintzen zituen praktikan, baina azken lau urteotan body painting-a bereziki, lantzen aritu da.
Bere artelanek bere mundu intimo eta koloretsua aurkezten dute. Harentzat, kolorea energia da. Energia hori espazioak, pertsonak, gorputzak, hormak eta arimak zeharkatzeko gai da. Bertan haurtzaroko oroitzapenak ekartzen ditu gogora.
2024an body painting-a eta dantza bertikala uztartzen dituen "Erro" film laburra sortu zuen. Horretan euskaldun izatea zer den azaldu nahi izan du. Horrez gain, jaiotza, bizitza eta heriotzaren arteko ibilbidearen inguruan hitz egiten du.
Film hau pertsona guztiek, eta batez ere emakumeek, jainkosa bat daramatela barruan gogorarazteko egin du.