Nor gara?
¿Quiénes somos?
¿Quiénes somos?
Elortza, eskola euskalduna da eta eleanitza baita ere; inguru plurala, Inklusiboa eta segurua eskeintzen duena. Genero berdintasuna eta bizikidetzari arreta berezia ematen diegu ikasle guztien ongizate emozionala zaindu nahi dugulako.
Eskola herritarra gara eta gizartean parte-hartzaile aktibo izateko prestatzen duena; familiei, udalari eta bertako gizarte-eragileei irekita denon arteko lana eta partehartzea bultzatzen duena.
Eskola euskalduna gara eta gure ardatsa euskera da. Euskal Herriko hizkuntza eta kultura gure nortasunaren ezaugarriak dira. Eskolan, Euskal Herriko ohiturak eta kultura sustatzen ditugu eta bertoko berezitasunetara hurbiltzen gara.
Hirugarren zikloko ikasleak urtean zehar Bertsolaritza eta Antzerkigintza landu egiten dute. Horrez gain Euskera Batzordeak ikasturtero hainbat ekimen antolatzen ditu euskararen erabilera bultzatzeko (Euskararen Eguna, Korrika, Euskaraldia...).
Haur Hezkuntzan Mugimendu Autonomoan murgilduta gaude, eskolako ekosistema ezberdinak, ingurune estimulatzaileak dira. Bertan haurrak askatasunez mugitu daitezke. Hezitzailea behatzaile aktiboa da, bidelaguna. Haurrak dira benetako protagonistak materialekin elkarreraginean daudenean, espazioetan zirkulatzen dutenean eta jarduerak egiten dituztenean.
Lehen Hezkuntzan konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza sakon eta funtzionala bilatzen dugu. Ikasleeak erdigunean jarriz, ikaskuntza autonomoa eta taldelana sustatzen dugu. Ikasleen errealitatetik hurbil dauden Ikas-egoerak eta erronkak lantzen ditugu sormena eta eztabaida sustatuz eta jakin-mina piztuz. Izaera globalizatua dute eta hainbat diziplinetako konpetentzien lanketa ahalbidetzen dute.
Ikasturte honetan, 24-25, Patio Partehartzailea jarri dugu martxan. Patioa eraldatu dugu guztiontzako parte-hartzaileagoa izan dadin. Haur guztien gaitasun fisiko, kognitibo edo kulturalak sustatzeaz gain, euskararen erabilera bultzatzen duten jarduera ludikoez gozatzeko aukera eskaini nahi diegu. Proiektu bizia denez, ikasturtearen amaieran gogoeta egingo da ikasleekin, hurrengo ikasturteari begira egin beharreko hobekuntzak egiteko.
Aurten ere, aurreko ikasturtetan bezala eskolan ingelerako irakasle natiboaren figura izango dugu. Irakasle honen eskuhartzea talde txikiekin izaten da, 2/3 ikasle talde bakoitzeko. Saio horietan elkarrizketaren bidez ulermena eta mintzamenean trebatzen dira. Horrela ikasle guztiei atzerriko hizkuntzetan duten gaitasuna hobetzeko aukera paregabea eskeintzen zaizkie.
2. mailako ikasleak hiruhilabete batez igerilekura joaten dira igeriketa egitera. Jarduera fisiko oso osasungarria da: giharrak indartzen ditu, malgutasuna eta erresistentzia handituz. Arnasketa kontrolatzen ikasteko ere oso lagungarria da, eta estresa arintzeko ere baliagarria da. Bestaldetik taldean praktikatzen da, laguntasuna eta elkarrekiko errespetua sustatuz. Uretako segurtasuna ikastea ere komenigarria da, bizitzarako trebetasun gisa. Igeriketa lantzeak ikasleen ongizatea eta osasuna indartzen laguntzen du.
23-24 ikasturtetan zerbitzu berri bat jarri genuen martxan gure eskolan: Rexcatering proiektua.
Zerbitzu hori Urdulizko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute, eta elikagaien xahuketa murriztea eta kontsumo arduratsuaren kultura sustatzea ditu helburu nagusi. Urduliztar guztientzat eskuragarri dago, doan. Ekimen honen bidez, ziurtatu nahi dugu eskola-orduetan kontsumitzen ez den janaria ez dela alferrik galtzen, baizik eta nahi duen edozein pertsonarentzat eskuragarri dagoela.