Zertan gabiltza orain?
Kartela
Cartel
Ordutegia
Horario
Nola egin
Como hacer
Dokumentazioa
Documentación
Eta hona hemen azken aurkezpen bat.
LH6ko ikasleek berriz, azken hiruhileko hauetan egindako proiektua da.
"Errobotak istripu egoaren aurrean erreskate lanetan" izeneko proiektuaren emaitzak azaltzen digute.
Jo ta fuego aritu dira programazioan trebatzen, ondoren robotak montatzen eta programatzen maketa baten aritzeko. Ikusi, ikusi....
LHko 6. mailako ikasleek, eskolan ibilbidea bukatzear daudenean, lan ikaragarri polit batekin aho zabalik utzi gaituzte.
Gaztelania eta literatura arloan egindako jarduera bat izan da., Criaturas Fantásticas izenekoa.
Ikasleek animalia fantastikoak asmatu egin dituzte, hauen izenak, ezaugarriak eta bukatzeko bakoitzaren irudia sortu egin dute Canva izeneko tresna digitalaren bitartez.
Eta hau guzti hau, joaso eta eskolako sarreran ikusgai jarri dute denon aurrean.
LHko 4. mailako ikasleek, azken txanpa honetan geletatik ateratzea erabaki dute.
Gela bitako taldeek txabola bana eraiki egin dute, bakoitza berezitasun eta ezaugarri propioekin. Horretarako antolatu egin dira, zerrendak egin, erabakiak hartu, materiala ekarri, eta lanak banatu...
Aparteko talde lana eta harremanak sendotzeko aukera ere!
Egun hauetan txabolak aberasten eta horietan gozatzen ibiliko dira. Bejon dagiela!
M17 LGTBIQ+ Bankua
Gure Elortza eskolako sarreran guztiontzako eserleku den banku bat nabarmentzen da, LGTBIQ+ kolektiboko banderaren koloreekin margotuta dagoena. Baina banku honek eserleku bat izateaz haratago doan esanahia du, inklusioa, errespetua eta dibertsitatearen ikurra da. Banku honetan esertzea atseden hartzea baino askoz gehiago dela adierazi nahi dugu, eskolaren besarkada sinboliko bat ikasle guztien alde.
Elkar errespetatu gaitezen, inor baztertu, jo edo iraindu gabe eta elkarbizitza on baten alde lanean jarrai dezagun!
Informazio Orokorra
Bideo-aurkezpena
Instalazioak