Proiektuari sarrera emateko atal hauek jorratzea komeni da:

Testuingurua

Zentroaren oinarrizko datuak: kokapena, hezkuntza eskaintza, familien maila sozio-ekonomikoa...

Azpiegitura

Ikasle/irakasleek erabiltzen dituzten gailuak, konektibitatea, plataforma eta zerbitzu digitalak, azpiegituren mantenua nola bideratzen den ...

Proiektuaren justifikazioa

Azken urteetan hezkuntza-prozesuak hobetzeko ikastetxeetan ezarri eta egonkortu diren hainbat baliabide, tresna eta zerbitzu digital.

Zein proiektutan parte hartu den (Premia, IKT ikastetxe eredua, Sare Hezkuntza ...) eta ondorio ekarri dituen ikastetxera.

Ikastetxearen konpetentzia digitala hobetzeko garatu izan diren jarduerak.

Ikastetxeko Plan Digital honen bidez zer lortu nahi dena.

Adb:

Elaborazio prozesua eta lantaldea

Elaborazio prozesua nola izango den azaldu:

Proiektu Digitalak Hezkuntza-Proiektuari eta Urteko Planari egiten dion ekarpena

Ikastetxearen Proiektu Digitala Hezkuntza Proiektuan kokatuko dela aipatu, ikastetxearen ildo nagusietako bat izan nahi duelako.

Zuzendaritza Taldearen Proiektuarekin lotua egongo dela IDPa. Zuzendaritza Talde bakoitzak bere plan digitala aurrera eramango du, bere helburuak markatuz.

Urteko Planean ere urtero agertu beharko dutela IDPko helburuak eta jardunak.