DIGITALIZAZIO MENTORETZA

Eskumaldeko eragingunea

https://labur.eus/digimentoretza

Gune honek, Hezkuntza Sailaren mentoretza plangintzaren barruan, Ikastetxeko Digitalizazio Plana (IPD) egiteko eta digitalizazioan aurrerapausoak ematen laguntzeko tresna bat izan nahi du 

Mentoretzaren azalpena eta zergaitia

Haur Hezkuntzaren, Lehen Hezkuntzaren, Bigarren Hezkuntzaren eta Batxilergoaren testuinguruan, ikastetxeetako ikaskuntza-irakaskuntzako eta ebaluazioko prozesuetan teknologia digitala txertatzen aurrera egin nahi da. Material berriak sortzera, hezkuntza-komunitateko pertsona guztiak digitalki gaitzera, azpiegitura berriak garatzera eta ikaskuntzaren eraldaketa digitalerako praktika aurreratuak hartzera bideratutako hainbat ekintza bultzatuko dira.

Bide horretan, DigCompEdu Gelan izeneko ikastetxe eta mentoreen sare bat sustatu da, eta horiek erreferentzia izango dira hezkuntza-sistemaren eraldaketa digitalerako. Sare hori hainbat ikastetxek eta irakaslek osatuko dute. Ikastetxe eta irakasle horiek beren antolakuntza-eta hezkuntza-jardunaren eraldaketa digitala ezartzeko duten ezagutza eta esperientzia partekatuko dute, eta hezitzaileen mentoretza- eta prestakuntza-ekintzak bultzatuko dituzte, berdinen arteko tutoretza-eta mentoretza-ekintzak bultzatuz.

Mentoretzaren bitartez ikastetxeei aholkularitza emanez DigCompEdu Gelan sareak ikastetxeek diseinatuko dituzten proiektu digitalak ezartzen lagunduko du eta sareko trukea sustatuko du.

Informazio gehiago : Digitalizazioaren markoa(Diginunea)