LANDARE EZEZAGUNAREN BILA

Landare itsutasuna mundu mailan gertatzen ari den egoera bat da. Gero eta gutxiago ezagutzen ditugu inguruan ditugun bertako landareak. Hortaz, duten garrantzia ikusita, horiek ezagutzeko eta eskolako komunitateari ezagutarazteko proposamenak gero eta ugariagoak dira gizarte mailan.

Inguruko landareen ezagutza bultzatzeko helburuz gure ikasleek institutuaren belardiaren eremu txiki bat hesituko dute eta bertako belarra moztu gabe mantenduz ikusi eta ikasiko dugu zein landare eta belar ditugun gure ingurunean.