ESKOLA AGENDA 30 (2022/2023)
Zer dira Garapen iraunkorrerako helburuak? Ikus ezazu ondorengo bideoa eta ulertuko duzu
Zein da aurtengo gaia?
Hurrengo bi ikasturteetan (2022-23 eta 2023-24) Garapen Jasangarrirako 7. Helburua landuko dugu: ENERGIA eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat. Gaurkotasun handiko gaia, beraz.


Martxan da Energiaren Udal Bulegoa
Kontsumoaren murrizketa eta efizientzia energetikoa sustatzeko xedez, herritarren eta enpresen zerbitzura dagoen aholkularitza bulegoa abian jarri du Udalak. Enherkom energia berriztagarrien aldeko kooperatibako adituek kudeatuko dute udal zerbitzua. "Energia Berriztagarrien Udal Planak jasotzen du udal bulegoa eta egun, krisi larria jasaten ari garen honetan, inoiz baino beharrezkoago ikusi dugu zerbitzu hau eskaintzea", esan dute udal arduradunek.