Udalbatza

Urtarrilaren 17an, Hernaniko ikastetxeetako Eskola Agenda 2030 ordezkariak udaletxean alkate eta zinegotziekin bildu gara. 

Udalbatza honetan, ikasleek, ENERGIA gaiaren inguruan ikasturtean zehar egingo dugun lana laburbildu diegu. Aurretik ikastetxeen arteko foroan bildu ginen eta han gure ekintza-plana nola izango zen elkarrekin adostu genuen. DBHn,  energia kontsumoa landuko dugu eta amaieran herriko ostegunetako azokan gure lanaren berri emango dugu. Batxilergoan, bizikleten kutxa abian jartzeko propaganda kanpaina burutuko dugu.

Hemen artikulua eta argazki batzuk:

Hernaniko ikasleak udaletxean izan dira (noticiasdegipuzkoa.eus) 

Hernaniko ikasleek Eskola Agenda30n energia berriztagarrien gaia landuko dute ikasleek - Berriak - Hernani