Baso igel gorriaren proiektua

Baso-igel gorria (Rana temporaria) Europa osoan eta Asiako ipar-mendebaldean bizi den igela da. Euskal Herri osoan ere aurki dezakegu eta Hernanin ere jende askok ezagutzen du.



Institutuan, ikasle baten guraso batek duen zaletasunari esker, igel hauek gertutik ezagutzeko aukera dugu. Arrautzak direnetik igel bihurtu arte aztertuko ditugu eta ikerketa bat egingo dugu igel honen ezaugarriak, ohiturak, elikadura eta ugalketa aztertuz.


Zapaburuak igela bilakatuko dira, metamorfosia egin ondoren eta dauzkaten zakatzak birika bihurtuko dira.


















1.DBH ko ikasleek zapaburuak ondo zaindu ondoren gure lehen igelak ikusi genituen

Hemen gure lehen ingel gorriya.


Ondoren , Sabinori esker gure ingurunean bizi diren beste anfibio batzuk ezagutzeko aukera izan genuen. Mila esker!