IRAKURLE ONAK SORTZEKO EZINBESTEKO HAMAR PRINTZIPIO
1- EREDU BIHURTU
Helduok irakurketa-eredu bat gara haurrentzat. Irakur dezagun haien aurrean. Goza dezagun irakurtzen.
2- ENTZUN
Haurren galderetan dago ikasten jarraitzeko bidea. Adi egon behar dugu eta haien zalantzak argitu.
3- PARTEKATU
Irakurzaletasuna elkarrekin irakurriz lortzen da. Irakur ditzagun ipuinak, konta ditzagun ipuinak.
4- PROPOSATU
Derrigortu beharrean, irakurketa proposatzea askoz komenigarriagoa da.
5- LAGUNDU
Familiaren laguntza ezinbestekoa da. Ez utzi umeak bakarrik irakurtzen ikasi ostean.
6- OHITURA HARTU
Egunero tartetxo bat zehaztu behar dugu irakurtzeko. Hobe egoera eta leku lasai batean egitea.
7- ERRESPETATU
Irakurleek aukeratzeko eskubidea izan behar dute. Beraien liburu gogokoenak ezagutu eta haien gustuen bilakaera gertu-gertutik jarraitu.
8- AHOLKUA ESKATU
Eskolako irakasleak eta liburutegiko langileak laguntzeko prest egongo gara.
9- MOTIBATU
Umeak liburu erakargarriaz inguratuta egotea eta hainbat irakurketa mota proposatzea oso lagungarria izango da.
10- ANTOLAKETA
Ordena ezinbestekoa da: haien denbora, liburuak... Ordenik gabe oso zaila da era egokian irakurtzea.