Idazlea eskola programaren barruan, Patxi Zubizarreta izan dugu gure eskolako liburutegian. LH4.,5. eta 6. mailako ikasleek Korri, Kuru, Korri! liburua irakurri dute eta horren inguruan ibili dira galdezka. Baina hitzaldia ez da horretara mugatu, Patxik aintzinako istorioen eta gure aiton-amonek kontatzen zizkiguten pasadizoen garrantzia azpimarratu du.
Haur literatura gozoegia dela adierazi du. Bere ipuinetan gozoa bai baina gazia ere gehitzea gustatzen zaiola. Hau da, umeei errealitatea erakutsi behar zaiela. Bere adinera egokituta, nozki, baina gure munduaren berri ere izan behar dutela. Honen adibidea, gure Lehen Hezkuntzako ikasleek irakurri duten liburua. Jirafa baten istorioa metaforatzat hartuta ume batek patera batean egindako migrazioa kontatzen du idazleak. Liburuak hasieran motza eta erraza ematen badu ere, oso sakona da.
Eta gogoratu sekretua: pertsonaia, pasioa eta paisaia.