(2023-10-04an, asteazkena)
Gaur, urriak 4, asteazkena, euskal zazpi hiriburuak lotzen dituen zeharkaldiko bigarren ibilaldia egin dugu, Okondoko Irabien auzotik Añes artekoa.
Goizeko 6:30ean irten gara autobusez Ordiziatik, gero Beasaindik eta Urretxutik pasatu, eta denera 41 mendizaleko taldea osatuz, tartean 11 emakumezko. Lehenengo orduak, Okondo inguruan laino artean ibili gara, pinudi eta eukalipto artean goraka, Odoibaltza edo Idubaltza gaina harrapatu arte. Hortik jaitsiera zakar baten ondoren, Inortza herria pasa dugu. Aurrera egin eta gorabehera batzuen ondoren, auzo batzuetatik igaro (Villanueva, Orbilla, Soañes) eta tartean larre ederrak ere pasa ditugu, Añes herrira iritsi aurretik.
Sei orduz ibili eta gero, ordu bietarako hor ginen bukaeran, Gorobel mendilerroaren azpian, Aiara haranean. Gero Arespaldizan bazkaria eta seietarako Ordizian, irteerari amaiera emanez.
Ibilbidea eta denborak:
Irabien, hasiera (146 m), Odoilbaltza gaina (700 m; 6 km; 1:50), Los Caserones (450 m; 8 km; 2:30), Basualdu (250 m; 9,5 km; 2:50), Inortza (160 m; 10,6 km; 3:20), Errepidea (220 m; 11,8 km; 3:30), Inortzagarai (340 m; 13,5 km; 4:00), Villanueva (430 m; 16 km; 4:40), Orbilla (430 m; 16,8 km; 5:00), Soañes (380 m; 20,6 km; 5:50), Añes,bukaera (420 m; 21,6 km; 6:00).
Desnibel metatua: Igoeratan: 1.170 m; Jaitsieratan: 950 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Odoilbaltzara igotzen
Taldea Odoilbaltzan
Zaldiak larrean
Santiago ermita
Lantenoko eskola (Aiara), atzean.
Erretes Lanteno auzoa (Aiara)
San Julian, gotorleku eta eliza, XVI. mendekoa. Aiara (Soxo/Sojo)
Añes herrira iristen
Estekak/Enlaces