(2023-07-05ean, asteazkena)
Gaur, uztailak 5, asteazkena, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30ean GMBko 44 mendizale (15 emakume eta 29 gizon). Bilbora iritsi eta Zazpi Euskal Hiriburuak lotzen dituen zeharkaldiari hasiera eman diogu; zeharkaldiko lehenengo etapari, hain zuzen. Goizeko 7:50ak aldera abiatu gara, erdi lainotuta baina tenperatura epelarekin. Igotzen hasi eta Pagasarri mendira iritsi gara. Bertatik Bilbo ikusteko aukera paregabea izan dugu. Gero, Ganekogorta mendira joan gara, ibilbideko punturik altuenera. Jarraian, Las Llanas, Pagero eta Kiputxeta tontorrak egin ditugu. Azkenean, beherantz egin eta 13:40ak inguruan Okondo herriko Irabien auzoan amaitu dugu.
Ibilbidea eta denborak:
Artapeta (Bilbo)(115 m), Pagasarriko aterpea (648 m; 4,6 km; 1:20), Pagasarri (669 m; 4,9 km; 1:30), Muinarangolanda (609 m; 6,4 km;2:00), Larrentxu (869 m; 7,4 km; 2:30), Ganekogorta (1.000 m; 8,8 km; 2:55), Las Llanas (946 m; 9,5 km; 3:25), Pagero (961 m; 9,8 km; 3:30), Parapetos (Kiputxeta) (720 m; 12,1 km; 4:15)), Beratza (348 m; 15,2 km; 5:05), A-3632 errepidea (163 m; 16,9 km; 5:35) eta Okondo (Irabien)(147 m; 18,3 km; 5:50).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.012 m; jaitsieratan: 971 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Bilbo - Irabien (Bideo)
Pagasarrirantz Pagasarriko bide zaharretik
Bilbo Pagasarritik
Ganekogortarako igoera
Taldea Ganekogortan
Gallarragarantz jaisten
Las Llanaseko ispiluan
Pageroko gailurra
Atzealdean Gallarraga mendia
Estekak/Enlaces