(2024-09-26an, osteguna)
Irailak 26, osteguna. Eguraldiaren iragarpenak bete eta euria izan dugu gaur goizean. Ibilaldirik egiterik izan ez dugunez, etxerako bidean Castro Urdiales herria bisitatu goizean eta Islares auzoko Erillo erretegian bazkaldu dugu. Euripean izan bada ere, Castron Andre Maria Zeruratuaren eliza eta inguruak ikusi ahal izan ditugu eta Islaresen, berriz, inguruko itsasertz eta mendiak, tartean astearteko Deabruaren Begietako bat.
Bazkari ederraren ondoren, Goierrira itzuli gara pozik eta irribarretsu.
Castroko hondartzan
Castro Urdialesko eliza
Castroko elizaren ondoan euripean
Islares ingurutik
Talde osoa Islaresen
Estekak