Eguraldi eguzkitsuarekin, mendian haize ederra zela, baina azkenean goitik beherakoan bero handi samarrarekin, 33 ibiltarik (12 emakume eta 21 gizon) Izabako egonaldiko hirugarren eta azken zeharkaldia osatu zuten, Izaba eta Erronkari herrien artekoa, 2019ko irailaren 19an, osteguna. Ibilbidean zehar Saitseder mendiaren ondotik, Kakueta eta Santa Barbara mendietatik eta Erronkariko hilerritik igaro ostean, Erronkari herrian amaitu zuten ibilaldia.
Ibilbidea eta denborak:
Izaba (790 m), Garatxandiren txabola (1.215 m; 3 km; 1:10 h), Kakueta mendia (1.580 m; 5,8 km; 2:20 h), Santa Barbara mendia (1.470 m; 8,4 km; 3:20 h), Hondakinak (960 m; 12,3 km; 4:15 h), Antena (850m; 14,4 km; 4:50 h), Erronkariko hilerria (712 m; 16,5 km; 5:20 h), Erronkari (701 m; 17 km; 5:35 h).
Desnibel metatua: igoeratan: 902 m; jaitsieratan: 1.001 m.
Mapa
Estekak