Hasieran eguraldi hodeitsuarekin, ordurik gehienetan eguzki ederrarekin eta amaiera aldera lainoekin eta trumoi-hotsak entzunez, 34 ibiltarik (12 emakume eta 22 gizon) Izabako egonaldiko bigarren zeharkaldia egin zuten Izabatik Zurizako kanpinera, 2019ko irailaren 18an, asteazkena. Izabako herritik irten ostean, Belabarzetik eta Bainesko iturriaren ingurutik igaro, Ezkaurretxiki mendira igo, Belabarzeko basora jaitsi eta Huescako Zurizan bukatu zuten ibilaldia.
Ibilbidea eta denborak:
Izaba (790 m), Belabarze (1.030 m; 4,5 km; 1:10 h), Bainesko iturriaren inguruan (1.365 m; 7,4 km; 2:15 h), Ezkaurretxiki mendia (1.758 m; 9,3 km; 4:05 h), Ezpainpea 3 tumulua (1.700 m; 12,8 km; 5:20 h), Ezkaurreko igarobideko tumulua (1.698 m; 13,2 km; 5:40 h), Belabarzeko basoa (1.490 m; 15,2 km; 6:30 h), Zurizako kanpina (1.215 m; 19,5 km; 7:43 h).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.356 m; jaitsieratan: 938 m.
Mapa
Estekak