Vielha-Vielha
B taldea
B taldea
(2024-08-20, asteartea)
7:50etan oinez abiatu gara Arties aldera. Herria zeharkatu eta berehala mendirantz abiatu gara eguzki goxoa parez-pare dugula. 21 lagun gara. Mendia zeharkatzen jarraituko dugu kilometro batean, batzutan belar txikian, bestean luzeago eta elorri zuri txiki artean eta baita ere halako bidezidor exkax eta arriskutsuan. Bidea ez da aspaldian erabili eta ez dago oso eroso. Garona ibaia eta C-28 errepidea doazen bailararen paraleloan goaz altura hartzen. Beheran eta eskubian herrixkak edo etxe multzoak ikusten ditugu: Escunhau, Casarilh… Beheruntz jaitsi eta Garòs herrian sartu gara. Herria gurutzatu eta aurrera jarraitu dugu Arties aldera. C-28 errepidea gurutzatu eta Portola etxearen ondoan hamaiketakoa egin eta argazkia atera dugu. Ondoren Garona ibaia gurutzatu, Andre Mariaren elizaren ondotik igaro eta, pista bat hartuta, berriro Garòs herrira bueltatu gara. Pista hobexeago batetik, bazkal ordurako bueltatu gara Vielha ingurura.
Ibilbidea eta denborak:
Vielha (985 m), Garòs herrixka (1.115 m; 5 km; 1:50), Ermita (1.140 m; 7,3 km; 2:24), Artiesko Andre Mariaren eliza (1.143 m; 7,8 km; 3:01), San Julianen eliza (1.120 m; 10,4 km; 3:42), Nekropolia (1.115 m; 10,5 km; 3:43), Casarilh-ko San Martin eliza (1.039 m; 11,8 km; 4:07), Escunhau herria (1.034 m; 12,3 km; 4:14), Sant Pèir eliza (1.053 m; 12,5 km; 4:17), Vielha (bazkaltzeko lekua)(1.029 m; 15,7; 5:20).
Desnibel metatua: igoeratan: 423 m; jaitsieratan: 358 m.
Aireko bista
Mapa
Profila
Escunhau herri inguruan
Mendian goazela, parez pare dugu eguzkia. Beheran, herrixkak edo etxe multzoak ikusten ditugu. Banan-banan ilaran goaz denok, bidezidor exkax eta arriskutsuan.
Garòs herrixkan zehar
Garòs herria ez ezik, hango nekropolia eta jatorri erromanikoa duen San Julianen eliza ere ikusi ditugu. Garosek udal propioa izan zuen, XIX. mendearen erdialdera Artiesekin elkartu zen arte.
Taldea Artiesko plazan
Hamaiketakoa eta argazkia egin dugun lekua: turismo-paradorea ere baden Portolà etxea. Euskal jatorriko (artean>Arties) izena duen herri hau Garona ibaiaren ondoan dago. Herriaren mendebaldean, Garona ibaiaren ertzean, erromatarren garaian jadanik ezagunak ziren Artiesko bainu termalak daude.
Artiesko Andre Mariaren elizaren aurrean
Artiesko Andre Mariaren eliza erromanikoa, XI. eta XIII. mendeetako monumentu historiko eta artistikoa da, herriko hirigune zaharrean dagoena. Arango haraneko arkitektura erromanikoaren eredutzat jotzen da. Mendebaldeko ertzean bost solairutako kanpandorrea du.
Garòs herritik itzuleran
Vielha aldera itzultzerakoan, berriro Garostik igaro eta, besteak beste, Casarilh-ko San Martin eta Escunhau-ko Sant Peìr eliza erromanikoak ikusi ditugu.
Estekak
Manblasko Ama Birjinaren ermita