Eyne - Ulldeter

EYNE – ULLDETER – VALLTER 2000

Eguraldi bikainarekin, 2015eko abuztuaren 29an, larunbata, 24 ibiltarik zeharkaldi klasiko hau burutu zuten: hasieran, PGI/ARPri jarraituz, Pla de la Begudatik Eyneko lepora joan ziren, gero 9 gurutze dituen Noucreusko lepotik igaro eta jarraian Tirapitseko lepotik aurrera IL-11/GR-11tik, Carancako aintziren ikusmira bikainaz gozatuz, Freser zirkutik jaitsiz, Bastiments eta Gra de Fajol mendien artean dagoen De la Marranako lepotik igaro ziren eta Ulldeterreko aterpetik Vallterrera doan errepidean bukatu zen zeharkaldia.

Ibilbidea eta denborak:

Eyne (1.575 m), Pla de la Beguda (2.325 m; 8,4 km; 2:40 h), Eynko lepoa (2.665 m; 10,4 km; 3:35 h), Noufontseko gailurra (2.860 m; 12,2 km; 4:40 h), Noufontseko lepoa (2.665 m; 13,2 km; 5:05 h), Noucreuseko lepoa (2.795 m; 14,6 km; 5:40 h), Pic de la Fossa del Gegant (2.800 m), Tirapitseko lepoa (2.780 m;16,5 km; 6:20 h), Torrent de les Barraques (2.585 m; 17,8 km; 6:40 h), De la Marranako lepoa (2.535 m; 20,4 km; 7:50 h), Ull de Terreko aterpea (2.220 m; 22 km; 8:25 h), Vallterreko errepidea (2.095 m; 22,7 km; 8:40).

Desnibel metatua: igoeratan 1.700 m; jaitsieratan 1.185 m.


Mapa

Profila

Egunsentia. Atzean Font Romeu eta Carlit mendia.

Eyne atzean utzi eta gorantz.

Erreka-ondo dotorean gora.

Eyneko lepora bidean.

Eyneko lepotik gertu.

Eyneko lepoan.

Noufontsera igotzen. Behean Nuria.

Noucreuseko lepoan.

Noufonts pasatuta.

Tirapitseko gainean.

Marranako lepoan.

Bazkaltzeko leku bila.

Ull de Terreko aterpean.

Taldea amaieran.

Estekak/Enlaces