Eguraldi bikainarekin, 2015eko abuztuaren 28an, ostirala, 26 ibiltarik egindako ibilia: PGI/ARP eta IL-10/GR-10eko markei jarraituz, Cerdanyako lurretan zehar ibili ziren, hasieran hainbat lakuren albotik eta gero Bolquera herritik eta De La Perchako mendatetik ere igaroz; azkenean Eyne herrian bukatu zen zeharkaldia.
Ibilbidea eta denborak:
Des Bouillouses (2.020 m), Estany Llarg (1.995 m; 2,3 km; 0:25 h), Estany Negre (1.930 m; 3,2 km; 0:55 h), Estany de la Pradella (1.950 m; 4,1 km; 1:15 h), Les Avellanseko teleaulkiak (1.765 m; 6,7 km; 1:55 h), Jaça de les Cabres parajea (1.740 m; 8 km; 2:15 h), Dels Estanyols aparkalekua (1.720 m; 12,3 km; 3:10 h), Bolquera herria (1.610 m; 14,5 km; 4:00 h), De la Percha mendatea (1.580 m; 16,1 km; 4:20 h), Eyne herria (1.575 m; 19,1 km; 4:55 h).
Desnibel metatua: igoeratan 255 m; jaitsieratan 700 m.
Mapa
Profila
Egunsentia Des Bouillousesen.
Des Bouillousesetik abiatuta.
Bullpseko aintzira.
Aintzira ertzean gora eta behera.
La Pradellako aintzira eta aterpea.
Bolouere herriaren inguruan.
Bolouere herrian.
Font Romeuko bidegurutzean.
Eynera iristen.
Mendialdeko trena.
Estekak/Enlaces