Ibil-giro txarrarekin, lainoa eta lanbroa eta tarteka euria egin zuen irailaren 17an, asteazkena, 45 ibiltarik, Nafarroa Garaiko eta Zuberoako mugetan zehar, berez polita den ibilaldi hau burutu zuten.
Ibilbidea eta denborak:
Iturtzaetako mendatea (1.585 m), Oriko gailurra (2.017 m; 2,2 km; 0:55 ordu h), Patiazolasko parajea (1.305 m; 4,5 km; 2:20 h),
Ibarrondo erreka (1.100 m; 6 km?; 2:50 h), Balzazarrasko lepoa (1.330 m; 8,5 km?; 3:45 h), Idorra erreka eta pista (1.000 m; 12 km; 4:45 h), egurrezko zubia eta Urbeltza erreka (930 m; 5:20 h), Orgateko zubia (850 m; 15 km?; 5:40 h) eta Pedroren txaleta (940 m; 19 km; 6:20)
Desnibel metatua: igoeratan: 850 m; jaitsieratan: 1.330 m.
Mapa
Profila
Paraje ederra
Estekak/Enlaces