Belagua-Iturtzaetako Mendatea

BELAGUA – ITURTZAETA

Ibil-giro onarekin baina hodeitsua eta behe lainoarekin, uztailaren 18an, osteguna, 43 ibiltarik, Belaguan hasi eta Iturtzaeta mendatea lotzen duen ibilaldi klasiko hau burutu zuten.

Ibilbidea eta denborak:

Ardibidegainako kartela (1.380 m), Arrakogoitiko lepoa (1.410 m; 2,1 km; 0:30 h), Kartxela eta Binbaletaren arteko lepoa (1.675 m; 4,1 km; 1:15 h), Belaiko lepoa (1.720 m; 5,5 km; 1:45 h), Xotako lepoa (1.700 m; 5,9 km; 1:55 h), Utururdinetako lepoa (1.670 m; 7,3 km; 2:10 h), Otsogorriko lepoa (8,3 km; 2:35 h, Otsogorrigaina (1.915 m; 8,8 km; 2:55 h), Otsogorritxipia (1.795 m; 10,7 km; 3:30 h), Elurtsako lepoa (1.650 m; 11,7 km; 3:45 h), Gaztarrigaina (1.730 m; 12,7 km; 4:00 h), Betzulako lepoa (1.590 m; 13,5 km; 4:10 h), Orbizkaia baino lehentxeago (1.585 m; 14,3 km; 4:25 h), Ardaneko pista eta Iturtzaetako mendatea (1.585 m; 18 km; 5:10 h)

Desnibel metatua: igoeratan: 1.075 m; jaitsieratan: 885 m.

Mapa

Profila

Estekak/Enlaces