Euskal Pirinioko Bira

KRONIKA

Iparraldetik joan eta hegoaldetik itzuliz, hamar bat egunetan ekialderantz joanez eta beste hainbestetan mendebalderantz, horrela zeharkatuko ditugu Euskal Herriko Pirinioetako gailurrak alderik alde.

Zeharkaldia, 20 etapako ibilaldi luze zirkular modura proposatua da, eta ekialderantz joatean, Iparraldeko IL-10 ibilbide balizatua izango da bide nagusia, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako lurretan. Ekialdeko mugan dagoen Hiru Erregeen Mahaira iritsi ondoren, Nafarroa Garaiko mendietatik itzuliko gara Pirinioetako zeharkaldiaren hegoaldeko IL-11 ibilaldi balizatuaren markak jarraituz. Bidea Gipuzkoan amaituko da, Jaizkibel mendiaren ertzean, Bizkaiko Golkoak Higerreko lurmuturra bustitzen duen lekuan.

De punta a punta por el norte con regreso por el sur, caminando una decena de días hacia levante, otra más hacia poniente, así daremos vuelta a las alturas del eje pirenaico en Euskal Herria.

El recorrido está planteado como una larga marcha circular en 20 etapas que tiene como pauta principal de ida el itinerario balizado en Iparralde por el GR-10. Después de la cima de Hiru Erregeen mahaia volvemos por las montañas navarras siguiendo las marcas del también balizado GR-11, la travesía pirenaica de la vertiente sur. La senda termina en Gipuzkoa, en las faldas del Jaizkibel donde el Cantábrico baña el cabo de Higer.

Hasiera

Joanjo Muxika ibilaldiaren sustatzaile nagusiak, proiektu baten inguruan elkartu gintuen erretirodun talde bat Mendizaleen Elkartean. Egitasmoa, Euskal Pirinioen jira egitea zen. Hau da, Iparraldetik IL/GR-10ak eta Hegoaldetik IL/GR-11k osatzen duten ibilbidea.

Mendizaletasuna aisialdirako aukera bat baino zerbait gehiago ere badela jakinik, proposamena atsegin handiz entzun genuen. Hori dela-eta, Euskal Herriko hainbat herri, haran, mendi eta ibai zeharkatu ditugu.

Nire asmoa ez da izan ibilbidearen nondik-norakoa zehatz-mehatz jasotzea. Nahi izan banu ere, ez nuen ondo jasoko eta jadanik oso ondo jasoa dago, besteak beste, Euskal Herria aldizkarian eta “LA VUELTA AL PIRINEO VASCO”, Sua argitaletxeak kaleratutako liburuxkan.

Beraz, ondoko orrietan, gure bidaietako kronikak, datuak eta argazkiak aurkituko dituzue.

Bukatzeko, eskerrak eman gure diruzain eta behar zenean kronikari ihardun duen Pedrori, argazkilaritzan ihardun direnei, besteak beste, Joanjori eta Koldori eta, nola ez, Andoniri, Euskarako zuzenketak berak egin baititu. Azkenik, zuei guztioi, egitasmo hau ondo burutu dadin jarri duzuen arretagatik. Mila esker.

Ibilaldien datak-(EPB-1goa).xlsx

Mapa

Hasierako taldea

Estekak