Orbaizetako Ola - Auritz/Burguete

Orbaizetako Ola – Auritz

(2022-09-14)

Hasieran eguraldi epelarekin, baina laino beltzekin; geroago eguraldi argiagoarekin, baina haizetsua eta freskoarekin; eta, azkenean, eguraldi eguzkitsuarekin, baina basoen itzal ederrarekin, GMBko 32 kidek (6 emakume eta 26 gizon) abuztuko oporraldi ondoko lehen ibilaldia egin dute, Orbaizetako Olatik Auritzeraino. Zenbait mendi lepo zeharkatzeaz gain, Urkulu eta Txangoa mendietako gailurretara igo, eta Ibañetako mendatetik eta Orreagatik igaro ondoren, Auritz herrian amaitu dute Euskal Pirinioetako Zeharkaldiko 17. etapa hau.

Ibilbidea eta denborak:

Orbaizetako Ola (842 m), Azpegiko lepoa (1.014 m; 3,4 Km; 0:45), Soroluzeko harrespila (1.213 m; 4,7 km; 01:12), Urkulu mendia (1.423m; 5,7 km; 01:37), Arnoztegiko lepoa (1.240 m; 6,6 km; 01:57), Bentarteko lepoa (1.340 m; 8 km; 02:34), Txangoa mendia (1.466; 8,6 km; 02:47), Izandorreko aterpea (1.317 m; 10,3 km; 03:22), Astobizkar lepoa (1.495 m; 11,5 km; 03:56), Lepoeder inguruan (1.310 m; 11,8 km; 04:08), Ibañetako mendatea (1.060; 14 km; 04:35), Orreaga (951 m; 15,4 km; 04:52), Auritz (894 m; 18,5 km; 05:28).

Desnibel metatua: igoeratan: 1.005 m; jaitsieratan: 925 m.

Mapa

Profila

Orbaizetako Ola - Auritz aireko bista

Taldea Orbaizetatik irtetzen

Azpegiko lepo aldera iristen

Urkuluko dorrea

Txangoa mendia

Izandorreko aterpea

Taldea Ibañetako mendatera igotzen

Orreagara sartzen

Taldea Txangoa mendian

Estekak/Enlaces