Gaurkoan, Sartaguda–Faltzes ibilbidea egin dugu(2020-02-19). Goizean eguraldi freskoarekin irten gera Sartagudatik, 7 emakume eta 44 gizon. Goiza pasatu ahala, eguraldiak epeltzera jo du eta eguzki ederraz gozatuz bukatu dugu.
Ibilbide guztia gari-soroen, mahastien edo olibondoen ertzetako pistetan zehar egin dugu. Hasieran, Carcar herria izan dugu gure ezkerrean; gero parean pasatu eta atzean utzi dugu. Ordurako Andosilla herrira iritsi gara. Hura barrutik zeharkatu, bertan hamaiketakoa egin eta pistan jarraituz, Faltzesera iritsi gara. Bitxikeria bezala esan, festetan zezenak jaisten diren leku berdinetik jaitsiz bukatu dugu ibilaldia herrian.
Ibilbidea eta denborak:
Sartaguda (335 m), bidea aukeratu (390 m; 2,3 km; 0:30 h), abelbidea (390 m; 4,6 km; 1:30 h), N-6230 errepidea (330 m; 8,5 km; 2:20 h), Andosillako herria (300 m; 10,7 km;2 :50 h), bidegurutzea (430 m; 13,8 km; 3:45 h), La Tiñosilla parajea (440 m; 16,5 km; 4:15 h), erregai-hodiak (410 m; 20,4 km; 5 h), Lerinerako bidea (445 m; 23,3 km; 5:40 h), Faltzes (295 m; 26,4 km; 6:20 h).
Desnibel metatua: igoeratan 467 m; jaitsieratan 514 m.
Mapa
Profila
Sartagudatik abiatuta
Abelbidean olibondo artean
Carcar herria
Andosilla pasata
La Tinosilla inguruan
Faltzeseko zezenen Piloneko entzierroaren bidean
Taldea Faltzesen
Estekak/Enlaces