Gaurkoan(2020-02-27), Murillo del rio Lezan hasi (LR-259 errepidea, 10,85. km-a, Errioxa) eta Sartagudan (LR-123 errepidea, 65,80. km-a, Nafarroa) bukatu dugu ibilbidea. Goizean eguraldi onarekin irten gara 14 emakume eta 45 gizon. Hasieran gari-soroz inguratutako pistetan zehar, gero berriz, mahasti gazte eta olibondoz hornitutako parajeetan. Tartean, Ausejo herria zeharkatu albo batetik eta Sartagudara iritsi gara. Arratsaldean eguraldiak okertzera egin du eta euria izan dugu etxerako bidean.
Ibilbidea eta denborak :
LR-257 errepidea, 10,85. km-a (521 m), Juberatik Agonzillorako bidea (522 m; 0,7 km; 0:08 h), Valderresako sakana (490 m; 3 km; 0:48 h), Barbaresko eskortak (476 m; 6 km; 1:33 h), LR-347 errepidea (430 m; 9,4 km; 2:10 h), N-232 errepidea (445 m; 12,2 km; 3:00 h), Ausejoko herria (495 m; 14,5 km; 3:30 h), Los Cofradesko sakana (430 m; 18 km; 4:20 h), LR-123 errepidea, 65. km-a (356 m; 22,3 km; 5:10 h), LR-123 errepidea, 68. km-a (349 m; 23,9 km; 5:15 h)
Desnibel metatua: igoeratan 280 m; jaitsieratan 450 m.
Mapa
Profila
Murillo del río Lezatik abiatuta bidean 59 ibiltari.
Barbaresko eskorta inguruan
Arbendolondo artean zehar
Ausejoko herria
Ausejoko herria igaro ondoren
Mahastiz inguratuta
Sartagudako Memoriaren Parkean
Mendizale-taldea Sartagudako Memoriaren Parkean
Estekak/Enlaces