(2022-11-10, osteguna)
Gaur, azaroak 10, osteguna, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:00etan GMBko 42 lagun (10 emakume eta 32 gizon). Errioxako Pedroso herrira iritsi eta goizeko 8:20ak aldera abiatu gara. Igotzen hasi eta La Pradera bizkarra baino pixka bat lehenago mokadu bat jan dugu. Gero La Nava, El Serradero eta Las Neveras mendiak igaro ditugu, baita Sazeko iturria ere. Azkenean, ordu biak aldera Sorzano herrian bukatu dugu. Ordiziara arratsaldeko 6:45ak inguruan itzuli gara.
Ibilbidea eta denborak:
Pedroso (784 m), Pedroso errekaren albotik (962 m; 3,7 km;0:50), Pagadi sakana (1.325 m; 7,5 km; 1:55), La Pradera bizkarra (1.485 m; 9,7 km; 2:50), La Nava mendia (1.498 m; 12,1 km;3:25), Serradero mendia (1.491 m; 13,3 km; 3:40), Las Neveras mendia (1.420 m; 17,1 km; 4:15), Barruendoko lepoa (1.308 m; 18 km; 4:45) eta Sorzano (705 m; 22,1 km; 5:45).
Desnibel metatua: igoeratan: 850 m; jaitsieratan: 904 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Pedrosotik, 41 mendizale martxan
Paraje ikusgarriz inguraturik dagoena
Pagadi bikainak ere bai
La Navara igotzen
Serraderoko gailurrera bidean
Moncalvilloko tontorra pasatuta
Taldea harizti ederra inguruan duela; atzean, Sorzano eta Logroño
Estekak / Enlaces