Eguraldi hodeitsuarekin eta tarteka euri tanta batzuekin, azaroaren 21ean, asteazkena, 11 emakume eta 43 gizon ibiltarik, Artzaintzaren naturbideko zortzigarren etapa, BU-550 errepidea-Bóveda, egin zuten.
Ibilbidea eta denborak:
Harrobia (700 m), bidegurutzea (710 m; 0,5 km; 0:05 h), burdinazko langa (950 m; 3,9 km; 1:00 h), Mandaguako putzua (1.010 m; 5,6 km; 1:20 h), Ostantiegoko/Bustantiegoko parajea (1.091 m; 6,9 km; 1:40 h), langa (1.050 m; 7,5 km; 1:45 h), Los Escudosko harkaitza (905 m; 9,1 km; 2:05 h), Barriga de Losako herria (720 m; 12 km; 3:00 h), BU-552 errepidea (705 m; 14,9 km; 3:35 h), Fresno de Losako herria (750 m; 15,6 km; 3:45 h), Erkidego-mugako lepoa (915 m; 17,2 km; 4:10 h), Quintanilla Gaubeako herria (730 m; 20,8 km; 4:50 h) eta Bóvedako herria (690 m; 23 km; 5:15 h).
Desnibel metatua: igoeratan: 700 m; jaitsieratan: 725 m.
Mapa
Profila
Portillora bidean
Elur-lapatxetan Bustantiegora bidean
Bustantiegoko tontorra pasata
Barriga de Losa herrixka
Fresno de Losa pasata
EAE-ko mugara igotzen
Gaubeako Quintanillara iristen
Quintanillako herria pasata
Taldea Bovedan
Estekak/Enlaces