Hasieran euripean eta eguerdian argixeago egin zuen eguraldiarekin, 2018ko martxoaren 13an, asteartea, 9 emakume eta 43 gizon ibiltarik, IL/GR-38 Ardoaren eta Arrainen Bideko bigarren ibilbidea egin zuten. Guardian hasi eta Lagran eta Lañu herrietatik igaro ondoren, Albaitan bukatu zuten ibilaldia.
Ibilbidea eta denborak:
Guardiako La Huerta Viejako aparkalekua (590 m), La Hoyako herrixka zaharra (600 m; 0,8 km; 0:10), Los Molinos landetxea (635 m; 2,3 km; 0:25), Plano Toro parajea (980 m; 5,6 km; 1:20), pistaren amaiera (1.090 m; 6,4 km; 1:30), Toro mendatea (1.200 m; 7,3 km; 1:50), Lagran (750 m; 11,4 km; 2:45), Nisabella aintzira (830 m; 14,4 km; 3:35), Avellano mugarria (940 m; 16 km; 4:00), Lañu herria (685 m; 19,2 km; 4:35), Lañuko kobak (650 m; 21,3 km; 5:00), Albaita (615 m; 23 km; 5:25).
Desnibel metatua: igoeratan 920 m; jaitsieratan 900 m.
Mapa
Profila
Uste gabeko euritan, Guardiatik abiatuta.
Los Molinos landetxea pasata.
Lainopean El Toro mendatera iristen.
Lagrana jaisten
Pagadi ederretan zehar
Lañu herrira iristen
Erdi Aroko Las Gobasera iristen
Albaita herrian
Taldea Lagranen
Estekak/Enlaces