Haize hotzeko baina eguzkitsu atera zuen eguraldiarekin, 2018ko martxoaren 7an, asteazkena, 7 emakume eta 44 gizon ibiltarik, IL/GR-38, Ardoaren eta Arrainen Bideko lehenengo ibilbidea egin zuten, Oionen hasi eta Guardian bukatuz ibilaldia.
Ibilbidea eta denborak:
Oion (430 m), El Carrascal industrialdea (415 m; 5,2 km; 1:00), A-124 errepidea (380 m; 6,5 km; 1:15), Asa herria (380 m; 7,2 km; 1:25), San Gines errekatxoa (390 m; 8,6 km; 1:55), A-124 errepidea (415 m; 9,4 km; 2:05), Cuatro Encinas artegia (465 m; 11,6 km; 2:35), Carravalseca aintzira (560 m; 14,3 km; 3:10), Musko aintzira (565 m; 15,1 km; 3:15), Carralogroño aintzira (565 m; 15,8 km; 3:25), A-124 errepidea (560 m; 16,1 km; 3:30), Prao de la Paul urmaela (565 m; 18,1 km; 3:55), Guardiako gasolindegia (570 m; 21 km; 4:30).
Desnibel metatua: igoeratan 480 m; jaitsieratan 335 m.
Mapa
Profila
Eguraldi ederrarekin Oiondik abiatuta
El Pozo paraje inguruan
Kantauri mendilerroa, Meanuriko gaztelua
Mahastietan zehar
Cuatro Encinas artadi inguruan
Guardiara gerturatzen
Carravalseca aintzira
Taldea
Estekak/Enlaces