ZUDAIRI-IRANTZUKO MONASTERIOA
Etapa honetan, Urbasako (tierrasdeiranzu) mendilerroaren zati bat zeharkatuko dugu mendebaldetik ekialdera.
Bakedaoko portu zaharrerantz igotzen hasiko gara, eta, Kanbelatako (euskaltzaindia) iturria ikusi ondoren, Balcón de Pilatos edo Ubabako (wikipedia) begiratokira iritsiko gara. Goi-lautadara heltzean, Ameskoa ibarren (youtube / wikipedia) ikuspegi zoragarria izango dugu. Pago eta soilgune artean aurrera egingo dugu, eta, lehen-lehenik, Bardoitzako (euskal-herria.org) tontorra zapalduko dugu; jarraian, Urrako mendatearen gainean, Artzaintzaren bidea (IL/GR 282)(gmb.eus) zeharkatu eta baso sorgindu batean sartuko gara, Kerezmendi (mendiak.net) tontorraren ingurura iritsi eta, handik, Ameskoabarrena (euskaltzaindia) eta Allin (euskaltzaindia) bailarak ikusteko.
Handik behera, Mandabideko atakatik pago artean jaitsi eta Ega (wikipedia) ibaiaren beste adar bat den Irantzu ibaiko arroila (euskal-herria.org) bitxia topatuko dugu; azkenik, bide errazetik eta ibaiaren ibilbideari jarraituz, Irantzuko monasteriora (auñamendi) iritsiko gara.
ZUDAIRI-IRANTZUKO MONASTERIOA
Etapa donde recorreremos de oeste a este parte de la sierra de Urbasa (mendiak.eus).
Comenzamos subiendo hacia el Puerto Viejo de Baquedano, y, después de contemplar la fuente de Kanbelata (mendikat), llegaremos al Balcón de Pilatos (youtube). Ya en la planicie, tendremos espectaculares vista de las Ameskoas (youtube). Avanzaremos entre hayas y rasos, para, en primer lugar, pisar la cima de Bardoitza (alto del arbolico)(wikipedia / mendikat); a continuación, sobre el puerto de Urra, cruzaremos la senda del Pastoreo (GR 282) y entraremos en un bosque encantado (tiktok), para llegar a las inmediaciones de la cima de Kerezmendi (mendiak) con vista a los valles de Ameskoabarrena (wikipedia) y Allin (wikipedia).
Desde aquí bajaremos entre hayas por el portillo de Mandabide, para encontrar el pintoresco cañón del río Irantzu (2.bp.blogspot / wikibooks), también tributario del río Ega; finalmente, por camino fácil y siguiendo el curso del río, llegaremos al Monasterio de Irantzu (euskal-herria.org).
ZUDAIRI – IRANTZUKO MONASTERIOA
Bakedao (wikipedia). Urederrako Natur Erreserbaren eta Urbasako Parke Naturalaren ondoan dagoenez, aberastasun natural handiko leku turistikoa da Bakedao. Nafarroako toki ikusgarrienetako bat den Urederra ibaiaren jaiotzatik gertuen dagoen herria da. Bakedaon Gurutze Santuaren ermita, San Joan Bataiatzailearen eliza eta garbitegi batzuk aurkituko ditugu.
Urederra ibaiaren iturburuko natura-erreserba (wikipedia). Iturburu hau 630 metroko altueran dago, kareharrizko pareta handi batean; Pilatosen balkoia ere esaten zaio. Urbasako akuiferoaren irteera naturala da, edertasun paregabea, ur gardenak eta pago artean turkesa koloreko putzuak dituena.
Pagadiak, hariztiak eta artadiak elkartzen diren ingurune zoragarri honetan, ondare kultural, historiko eta etnografiko baliotsua dugu: elizak, baselizak, hilarriak, jauregiak, armarriak, iturriak, garbitegiak, errotak eta aztarna arkeologiko eta megalitikoak. Urederraren iturburua erreserba natural izendatu zuten 1987an, bere edertasun paregabeagatik.
Urbasa mendilerroa Lizarrako parke natural bikaina da. 21.400 hektareako azalera du. Martxoaren 12an Natur Parke izendatu zuten. Mendilerroaren ezaugarri nagusia pagadiak dira, eta penintsulako pagadi handienetakoa aurkitzen da bertan. Hainbat kobazulo ere badaude, hala nola, Cristinos, Akuandi edo Noriturri.
Gaur ondorengo mendi gailurrak igoko ditugu:
Bardoitza (1.115 m), tontorrean zuhaitz bakarti bat duelako, “alto del arbolico” ere esaten zaio; Garimendi (1.141 m) eta Kerezmendi (1.118 m)(mendikat), azken hau Krezmendi eta Morro de Burgaloki izenez ere ezaguna. Urbasa mendilerroko gailurra da, baina ez oso ezaguna. Urederra ibaiaren ezkerraldean dago, Allin eta Deierri (euskaltzaindia) haranen artean. Gailurrean bi postontzi daude.
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Urbasa (GMB)
Irantzu