Izugarrizko talde polita bildu ginen atzo Legutioko Ludotekan gure seme-alabentzat lagungarria izango den formakuntzan parte hartzen. Datorren asteartean berriro ere elkartuko gara!
https://www.noticiasdealava.eus/deportes/araba-gaztea/2022/01/26/palada-eskola/1158680.html
Ikastolako ikasle asko BOGA-BOGA kirol klubeko parte dira, eta artikulu hau argitaratu dute honen inguruan. Aupa zuek!!!
Goiz itzela!! Saibira igon eta biztaz gozatu dugu
Guraso agurgarriak:
2021. ikasturtean Legutioko Udalak Soziolinguistika klusterrarekin batera euskara ikerketa bat gauzatzen ari da gure udal-errian. Ikerketaren helburua Legutioko gazteen eta guraso gazteetan euskarararen egoera aztertzea da.
Urte honetan zehar, elkarrizketak egin dira udalerriko hainbat gurasoekin , diagnostiko bat egite aldera, oraingoan bestelako ekintza proposatu nahi dizuegu, guraso zein haurrek parte hartu dezazuten.
Buztingintza Legutioko historian zehar garrantzi handia izan duen ogibidea dugu, hori dela eta, Buztingintzari buruz Euskal Herrian dagoen museo bakarra dugu gurean. Azaroaren 28an Ollerietako museoan, gurasoak haurrekin batera teilagintza tailer batean parte hartzera gonbidatu nahi zaiztuzgu, bertan gure herriko ondare kulturala ezagutzeaz gain, euskaren inguruko gogoeta bat egitera animatu nahi zaituztegu.
Gure herriko euskararen osasuna denon artean zaintzen dugu eta guztion ardura horri ekiteko, azaroaren 25a baino lehen izena ematea eskertzen dizuegu.
Adeitasunez,
Legutioko Udaleko Euskara saila.
Guraso elkartetik lehenengo irteera. Eurie, haizea, hotza, denetarik eduki dugu. Umeak pozik ibili dira, zuhaitzen azpian hamaiketakoa jan eta barriro martxan ipini gara kotxera heldu arte.
Goiz polite izan da.
Laster beste irteera bat ingogu.
GURASO ELKARTEA