2030 Agenda, Nazio Batuetan onartutako garapenerako nazioarteko agenda berria da. Agenda hone helburua, mundu osoan giza garapen iraunkorraren alde borrokatzeko eta pobrezia desagertzeko, desberdindatsunak murrizteko eta iraunkortasuna sustatzeko tresna izatea da. Garazi Ikastolak ekimen honekin bat egiten du eta horretarako Agenda30-ek dituen helburu ezberdinak lantzen ditu urtean zehar.Â
Harremanetarako helbidea: agenda21@garazihlhi.eus
Garapen iraunkorreko helburu ezberdinak badaude ere, guk aurtengo ikasturtean bi finkatu ditugu, aurreko urteko zaborren kudeaketarekin loturak eginez. Hori dela eta ikasturte hasieran, zaborra nola murriztu, birziklatze egokia eta ez kutsatzearen garrantzia azpimarratu dugu. Orain, pauso bat haratago joateko asmoz, gure urak eta itsasoak ikertuko ditugu.
2022-2023 IKASTURTEKO HELBURUAK
HH, LH1 eta LH2-ra egokitutako aurkezpena.
LH3, LH4, LH5 eta LH6-ra egokitutako aurkezpena.
Gaiarekin lanean gabiltza! Inauteritan gure gaiari forma eman genion eta horrekin lotuta eskola bezala gure ura zaintzeko hartuko ditugun konpromiso batzuk adostu genituen. Hona hemen gure konpromisoak!!