PROIEKTUAK

IK / KI (Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi) proiektuak ikasleei taldean lan egiten irakastea du helburu. Batetik, oinarrizko konpetentziak garatzeko estrategia metodologiko eraginkorra da, eta bestetik, etorkizunean konpetenteak izango diren ikasleak hezteko nahitaezko baliabidea. 

Izan ere, besteekin lan egiten erakustea da gure ikasleei erakuts diezaiekegun onena, aukeratzen duten bidea edozein izanda ere, taldean lan egiten jakitea beti baita garrantzitsua eta estimatua. 

Sozializazioa, autonomia, komunikazio-gaitasuna, lanaren autoerregulazioa, arduren banaketa, errespetua, enpatia… asko dira lan kooperatiboak lantzen dituen trebezia eta balioak, guztiak garrantzitsuak eta beharrezkoak.


 

IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA - IPD

Plan Digitala (eus).pdf

Sare_hezkuntza Gelan

Sare_hezkuntza Gelan programa, Hezkuntza sailak  sortutako proiektua da: baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko gailuak zein formakuntza eskuratzeko aukera ematen zaie ikastetxeei. 


Gandasegin urteak daramatzagu proiektuan parte hartzen eta lorpen handiak egin ditugu  teknologia egunerokotasunean modu naturalean integratzeko ahaleginean. Horretarako, irakaslegoaren konpetentzia digitala garatzeko formakuntza jaso dugu  (IKT on Hezkuntza Aholkularitzaren eskutik) hainbat ikasturtetan  eta ikasleak teknologia modu seguru eta kritikoan lanerako erabiltzen ikasten ari dira.

Gure ikasleekin Acer C733 chromebooka erabiltzen dugu. Klikatu hemen chromebooka erosi nahi baduzu. 

Irakurketa

Hala ikas arloetan nola egunerokoan, etengabe ari gara testu idatziak irakurtzen. Gandasegiko hizkuntza proiektuak haurrak irakurketa prozesuan trebatzea eta, era berean, zaletzea dauka helburu. 


Hezkutza komunitatea (ikasleak, irakasleak eta gurasoak) zein herriko liburutegiak inplikatzen dituen proiektua da: irakurketa txokoak, tertuliak, liburutegietara bisitak...

Irakurketan trebatzeak komunikaziorako gaitasuna hobetzeaz gain, gozatzea dakar eta ahalegin horretan dihardugu. 

Klikatu hemen proiektuari buruz gehiago jakiteko. 

Eleaniztasunerantz

Gandasegiko hizkuntza proiektuak euskara, gaztelania eta ingelera biltzen ditu. Euskaraz eta gazlaniaz bizitzaren esparru guztietan komunikatzeko gaitasuna izango duten ikasleak heztea da gure helburua.  Era berean, ingelerak duen garrantzia kontuan hartuz, bere presentzia indartzen joan gara azken urteetan. 

Klikatu hemen gehiago jakiteko.


Hizkuntza: Euskara

Hizkuntza proiektua, euskara eta euskalduntasuna ardatz harturik, Gandasegin lantzen diren hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak bildu eta haien trataerari koherentzia ematen dion markoa da.

Euskal kulturaren aberastasunera leihoak zabal-zabalik ditugu.

Hezkidetza

Ikasleen garapen  pertsonalaren eta identitatearen eraikuntzan positiboki eragin nahi badugu, papel garrantzitsua dugu hezkuntzan dihardugunok. Horregatik, hezkuntza-eragile garen heinean,  hezkidetza da gure zutabetako bat.

Gandasegin, hezkuntza komunitatearen arteko harremanak berdintasunetik eraikitzeko konpromiso sendoa dugu. Genero ikuspegia zehar-lerro bat da gurean eta, hortaz, eskolaren alderdi guztietan txertatzen dugu.

Klikatu hemen proiektuari buruz gehiago jakiteko.