HISTORIA

1912 tik hezten

XX. mende hasieran, industralizazio prozesua gori-gorian zegoen eta horrek hezkuntzan eragin zuen. Populazioaren zati handia zegoen alfabetatu gabe eta, kulturaren eta hezkuntzaren garrantzia balorean jarriz, eskola ugari eraiki ziren. Galdakaon, hormarriz eraikitako eskola ederra eraiki zen herriaren erdigunean. 1912an ireki zituen ateak, herriko jaietan. Gandasegi apezpikuak eman zion Mario Camino arkitektoak diseinatutako eskolari bedeinkapena eta izena.

Mailatan edo, garaian esaten zen bezala, graduetan, banatuta zegoen eskola; hori zen bere berezitasuna. Hau da, taldeak adinaren arabera egiten zituzten eta bakoitzak irakasle bat zuen. Hasieran bi maila baino ez ziren ezarri eta geroago, bost maila egin ziren mutilentzat eta lau neskentzat. Eskolako programa irakasleen esku zegoen; adibidez, azken graduetan, neskei matematikan eta zientzietan edukia sinplikatu eta sukaldaritza eta jantzigintza iraskasten zitzaien; garaiaren ezaugarri argia.