Aurten gune desberdinak antolatu ditugu jolas desberdinekin eta primeran pasatu dugu.
Martxoan Peñas Negras-era joan ginen eta oso ondo pasatu genuen itzela izan zen eguna. Datorren urtean berriro errepikatzeko asmoz.
Hor leku ederrak ikusi genituen eta gimkana bat egin genuen. Gero mendian zehar ibili ginen. Naturaz gozatzeko leku ederra!!.
Eskolan ekitaldi bat prestatu dugu Athletic animatzeko. Lortu dutena itzela izan da eta eskolan ere ospatu genuen. Egun itzela pasatu genuen!.
Eskolan talo tailerra egin dugu ikas egoerari amaiera emateko!. Oso ekitaldi polita izan da eta gero gustura jan ditugu. Ze goxo zeuden!!.
Ze polita jarrita zegoen!!!
Masa prestatzen eta forma emoten!!
Ze goxo zegoen!!
Aurten mimoz jantzita atera gara. Zirkua zen gure gaia eta zelako desfilea egin dugu, gure eskolako zirkua onena izan da!!!.
Korrika heldu da eta horrekin batera, bai Zazpilanda eskolakoek, bai gure eskolakoek, baita institutokoek ere, parte hartu dugu ekitaldi honetan. Bukatzeko, dantza egin dugu institutoan eta gero gelara bueltatu gara. Oso ondo pasatu genuen eta horrela institutoa ezagutu genuen!.
Gora eskola publikoa! Gora korrika!
Eskolan bertsoak botatzen!!
Korrikarako prest!!
Institutoan dantzarako prest!!
Merezitako hamaiketakoa hartzen!!
Lortu dugu saria irabaztea! Asmakizunaren erronkan lortu dugu 2. hiruhilekoan irabazleak izatea, beraz merezitako merendolaz gozatzeko aukera izan dugu.
5. Maila osoa lortu dugu, beraz taldeko gauza izan da, elkar languntzen lortzen dira gauza!
Gora guk!!!
Etorri da Izaskun, Bizkai irratitik guri grabatzera. Oso urduri jarri gara gure lehenengo aldia delako horrelako gauzak egiten baina azkenean oso ondo atera da eta oso gustura aritu gara.
Bertso batzuk bota ditugu eta primeran atera zaigu!!
1.Bertsoa: Eskolakoa
2.Bertsoa: Athletik-oa
3.Bertsoa: Amaiera
Novisi elkartekoak etorri dira eskolara eta musika tresna desberdinak erabiliz eta beraien kultura gerturatuz momentu oso ona eskaini digute!.
Gure zuhaitzan gabonetako apaingarriak jarri ditugu. Hor bakoitzak bere desio bat jarri du ea betetzen diren.