Nafarroa, Euskadi eta Iparraldeko mugako lurraldeak (Pirinio Atlantikoak) landa-ondare eraikiaren kontserbazio-arazo larri bati egin behar dio aurre. Asko dira abandonatuta eta hondatuta dauden baserriak.
Arrazoiak askotarikoak dira: landa-inguruneko despopulazioa, nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduera tradizionalak bertan behera uztea, birgaitzearen kostu handia, etab. Egoera hori larriagotu egiten da horrelako eraikinen birgaitzearekin lotutako lanbideetan espezializatutako profesional gutxi daudelako eta belaunaldi erreleborik ez dagoelako.
BASERRIBERRI proiektuak POCTEFA lurraldearen bi erronkari laguntzen die:
1. Mugaz gaindiko lan-merkatuen integrazioa indartzea eta enpleguaren eta prestakuntzaren kalitatea hobetzea mugaz gaindiko lurraldean, langabeentzako prestakuntza- eta gizarteratze-eskaintza berri bat garatuz;
2. Mugaz gaindiko lurraldea egituratzea gizartean eta kulturan, mendebaldeko mugaz gaindiko zonako ondare-elementu bereizgarri bat berreskuratuz: «Baserria».
Proiektuaren helburua da landa-eraikin tradizionalak birgaitzeko zurezko lan-tekniketan trebatzeko mugaz gaindiko eskaintza berri bat garatzea, langabetuen gizarteratzea sustatzeko eta zurezko eraikuntzaren sektorean belaunaldien arteko erreleboa errazteko.
Emaitza nagusiak hauek izango dira:
• Mugaz gaindiko prestakuntza- eta gizarteratze-prozesuetarako laguntza-metodologia bat.
• Prestakuntza teoriko-praktikoko ikastaro bat, zurezko lan-teknikei buruzkoa, landa-eraikin
tradizionalak birgaitzeko.
• 2026-2030 mugaz gaindiko prestakuntza-poloa garatzeko ibilbide-orria.
Berrikuntza nagusia erabat mugaz gaindikoa den prestakuntza- eta gizarteratze-prozesu bat da, bi estatuetan baliozko titulazio bat lortzeko aukerarekin eta 3 lurraldeetako enpresetan sartzea erraztera bideratua. Bazkideek epe luzerako lankidetzaren hasiera gisa planteatzen dute proiektua, eta esperientzia horren emaitzatik abiatuta, «mugaz gaindiko prestakuntza-polo» bat sortu nahi da, mugaz gaindiko lan merkatuaren aukeretan oinarrituta prestakuntza berriak garatzeko eta eskaintzeko.