AZAROA

Azaroa hotz, negua motz. Azaroa bero, negua gero

Batxilergoko ikasleak SEUR bisitatzera

Batxilergoko informatikako 1. mailako ikasleek SEUR enpresara bistaldia egin dute. Bisitaldi hau Etxebarriko zientzia asteko jadueren artean kokatuta egon da, Etxebarriko CIME-ko (Centro de Informática Municipal de Etxebarri) arduradunaren laguntzarekin.

Batxilergo teknologikoko ikasleak Arcelor-Mittal bisitatzen

Etxebarri BHIko Batxilego teknologikoko ikasleak, Arcelor-Mittal Etxebarriko lantegira, bisita egin zuten, Azaroaren 9an.

Bertan, altzairuaren produkzioan erabiltzen diren prozesu ezberdinak erakutsi zizkieten: laminazioa, soberaketa, estainazio elektrolitikoa eta abar.

Lantegiko arduradunek emandako aurkera ezin hobea eskertu nahi genuke.

Batxilergo teknologikoko ikasleek Industriaren Egunean parte hartu zuten

Azaroaren 22an Etxebarriko institutuko batxilergo industrialeko ikasleak FVEM-MLBFk antolatu zuen Industriaren Eguneanparte hartu zuten. Lehenik, PIERBURG (Abadiño) empresara egin zuten bisita, eta gero, Leioako EHU-UPV-n antolatutako amaiera hitzaldiaz gozatzeko aukera eduki zuten.

DBH 4. mailako irtera La Arboledara

Azaroaren 30ean Etxebarriko institutuko DBH 4.mailako taldeak La Arboledara egin zuten irteera Gizarte Departamentuak antolatuta.