URRIA

Urriko tenporetan zer haize, negu guztian halaxe.

DBH 4. mailako ikasleak Urdaibaiko Bird Center bisitatzera

Urriaren 16an, ikastetxeko 4B eta DCko ikasleak "arrano arrantzale" proiektuaren barruan irteera bat egin genuen Urdaibaiko Bird Centerera. Han paduran bizi diren hegaztiak ikusteko aukera izan genuen eta proiektuari buruz informazio gehiago eman ziguten.

DBH3ko ikasleak Eathink tailerran

Urriaren 23, 24 eta 25 egunetan DBH3ko ikasleek Eathink tailerrak egin zituzten "Bertokoa jan, mundua buruan" izeneko tailer honetan gaur egungo elikadura eredua eta janaria ekoizteko sistemak hausnartu ziren.