Haizea Uzkudunek, pasarte hau aukeratu du:
Bartolo hau ere mucho oficio pobre seguro hauetakoa zen. Ezamara joan zen behin, txapuzaren bat edukiko zuen han egiteko eta, jendeak jakin mina ere izeten du eta batek galdetu omen zion:
-Ezaman oaindik lehengo su zahar hua al dao?
- Ez, goizero pizte ine berri berri…-goizero su berri pizten zutela alegia.
Nahia Aginagaldek, pasarte hau aukeratu du:
JOAN JOSE EIZMENDI, LOIDISALETXE II
Sagar garaian, Loidisaletxeko ama azokarako errezil-sagarra prestatzen ari zen, lepo-otarretan, Utseta baserriaren ondoan bide ertzean, hurrengo egunean azokara eraman eta han saltzeko. Joan Jose mutil koskorra orduan, han ari zen sagar bat jaten eta bestea eskuan zuela. Utsetako Josemari hurbildu eta esan zion:
Oain hoinbeste sagar janda geo bazkaltzen nola jan beittuk babak?
Kutxariakin hartuta – Joan Joseren erantzuna.
Xabat Altunak, pasarte hau aukeratu du:
NAPOLEON
Napoleon baserria familia handia zen, beste baserri askotan bezalaxe. Izango ziren ordurako 8 10 bat seme alaba.ama berriz ere haurdun zegoen eta aitta jakinean izango zen noski jaiotza ez zela urruti, sumatuko zituen prestaketak etxean eta emaginaren eta auzoko emakumeen joan etorriak, baina ez zegoen gaurko aurrarepenik eta ezin jakin zebat zetozen bera, ohi bezala, garaia zen eta soroan gorriketan ari zen. Haurra jaio eta hor etorri zaio alaba bat albistea ematera:
-Aitta, aitta!
-Uo!- Napoleonek.
-Aida! - Segi lanean.
Pentxatuko zuen bere artean, ‘’badiau beste aho bat gehio jaten emateko’’. Handik geroago hor dator berriz ere albiste emailea:
-Aitta, aitta!
-Uo – Napoleonek.
-Aitta, biarrena jaio da.
-Aida! –segi gorriketan.
‘’ Bat nahikoa ez eta bi halajaina’’, kezkatzeko nahiko motivo. Handik geroxeago,bhor dator berriro seme edo alaba hori…
-Aitta, aitta!
-Uo! - Napoleonek.
- Hirugarrena jaio da, aitta!
- Goazen etxea, bestela ez den andre hoi ume-eitten geatuko-ta.
Mikel Ruedak, pasarte hau aukeratu du:
ERKIZI ARTZAIA
Behin errezildar batek ardiren bat erosi izango zuen eta hor eman dio albistea, ardiren berri asko ez zekien batek, Erkizi artzainari:
- Ardii eosi dit, bikaina!
- Bai, zea eosiko´un hik!
- Bai, earra ardii!
- Horrek ez dik moteil ezertako balio- artzaiñak- .Eingo nikek apustu goian ez dakala hortzik!
Norbait ez dakienik balego ere ardiek eta hausnarkariek goian ez dute hortzik izaten, baina ez zuen hori jakingo ardia erosi zuenak. Begiratu dio hortzetara eta:
- Mekauen! Etzeukak gainea.
- Sartu”ie earra - besteak.
Hala, ardiari ahalik etekin gehien ateratzeko, bada ez bada ere sangratu eta gazi-kutxara.
Markel Agirrek, pasarte hau aukeratu du:
Ezamara joan omen zen behin gonbidauta. Bere koñatuaren etxera. Koinatua ikuiluan zebilen eta bertara joan zitzaion Antonio Mari.
-Ze ai haiz? -Antonio Mari
-Txahala beherakuakin zeok eta manzanilla- udda ematen ai nauk
-Berriz’e gora ez dik asko eingo eze hobeik emate ez baiok.
Araitz Lazkanok, pasarte hau aukeratu du:
Loidin garai baten sagar mordoxka izan ohi zen, 6.000 kilo inguru. Aitona hori eta sagar-biltzaile begi-bakar bat han ari omen ziren sagar apartatzen ganbaran, eta esan omen zion biltzaileak:
- Aitona, zatarra fuera e! - Ustelak kanpora alegia.
- Hik´e hala beherko´ek ordun- aitonak.