IREKITZEKO GILTZAK
“Bazen behin”
“Istorio hau kontatu zion nire berraitonak nire birramonari, nire birramonak nire aitonari, nire aitonak nire amonari, nire amonak nire aitari, nirea aitak nire amari, nire amak nire izebari, nire izebak nire osabari, nire osabak nire lehengusuari, nire lehengusuak nire lehengusinari, eta nire lehengusinak zuei”
“Asko munduan bezala”
“Bolon bat eta bolon bi, txibiri-txibirita / denok isil- isilik, begiak zabaldu eta ahoa itxita/ belarriak erne, eta denok ondo eserita, eserita”
“Behin baziren bi bele, batek zuen buztan handia eta besteak buztan txikia. Buztan txikia zuenak izan balu handia, nire istorioa izango litzateke luzea, baina txikia zuenez, nire istorioa ere izango da laburra”
“Errege batek bazituen hiru alaba: bat jantzi zuen zuriz, bestea horiz eta bestea gorriz, nahi duzu kontatzea berriz?”
“Bat janzten zuen zuria, bestea horia, eta bestea gorria, nahi duzu kontatzea berria?”
“Ipuin bat kontatuko dizut /Bai Jauna!/ Baina dena ez da egia / Bai jauna/ Baina dena ez da gezurra / Bai jauna/ Zer?/ Bai jauna! / Nola?/ Bai jauna!/ Zakurraren belauna”
“Gauza guztiek hizketan zekiten denbora hartan”
“Antzinean, behi, ardi, eta animali guztiek, eta baita belar eta arbolek ere berba egiten zutenean”
"Antzinean, belar, txori, eta abereek euren berbetea ahaztu baino lehentxeago. " Garai hartan, otsoa eta ardia elkarren artean lagun zirenean." Animaliek eta pertsonek berba egin, eta elkar ulertzen zutenean"
"Landareak guk bezala sentimenduak zituztenean"
"Eguna argitu orduko iluna zen aldi hartan"
ISTEKO GILTZAK
“Eta hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadila Errezilgo plazan”
“Eta bazan eta ez bazan, han ziren dantzan, eta gu ere orain hasiko gara dantzan “
“Eta katu-katu, ipuina bukatu”
“Eta di eta da, ipuina bukatu da”
“Do re mi fa so la / Nola?/ Ipuina bukatu dela”
“Haiek han izan baziren zoriontsu, gu hemen izan gaitezela berdintsu”
“Eta gezurra, begi ondoan sudurra”
“Eta egia, sudur ondoan begia”
“Eta egia bada sinets, eta egia ez bada ez sinets”
“Egia bada sakelan sar eta gezurra baldin bada ez golkoan har”
"Eta orduan han nintzen eta orain hemen, zu hor eta ni hemen"