2. hiruhilabetearen amaieran, Haur Hezkuntzako umeen aurrean, taldeka 5.mailako ikasleek antzerkia egin zuten. Elkarrizketa gaia landu genuen eta horrela, ikasitakoa martxan jarri zuten euren antzerki propioak sortuz eta antzeztuz.
Bere burua maitatzen ikasiko duen printzesaren istorioa da.
Printzesa indartsu eta independenteek eta horiek babesteko betebeharra duten zaldunek abentura zirraragarria biziko dute.
Ehiztaria ehizan dabil eta lasai asko dagoen untxia harrapatzen du. Zer gertatuko da?