1.GAIA: Leku baten deskribapena
Azken asteetan deskribapenak nola egiten diren ikasi dugu klasean. Horretarako, bakoitzak berea idatzi du eta ondoren, beste ikaskide batek idatzitakoaren marrazkia egin du. Hemen dituzue gure lanak:
Artista: June
ELTZIEGO
Eltziego Espainian dago eta Espainiaren ondoan Portugal dago.
Eltziegoko parkea oso polita da, baita plaza ere. Behean eliza oso polita dago. Herria ez da oso handia, ezta oso txikia ere. Oso polita da.
Nik asko jolasten dut eta oso ondo sentitzen naiz nire familiarekin eta lagunekin jolasten dudanean.
Idazlea: Aimar
Baños de Ebro Espainian dagoen herri bat da. Txikia da.
Kotxe asko dago, baina jendea bizikletaz edo patinetez doa eta zuhaitz asko daude.
Katu asko doaz hara batez ere ibaian edo kotxeen azpian egoten dira. Kotxe eta traktore abandunatu asko daude eta etxeak apurtuta daude.
Mendietan bide asko daude eta ibaian arrain asko daude.
Mahastiak daude eta dauka saskibaloian eta futbolean jolasteko.
Idazlea: Alejandro
Artista: Asier
Artista: Julia
Bartzelonan dago eta futbol zelaia da.
Handia da, urdin eta gorri koloreak ditu. Polita da eta aulkiak ditu. Camp Noun jende gehiago sartzen da Bernabéun baino.
Pozik eta urduri sentitzen naiz han.
Idazlea: Juan
Espainia ez da oso handia. Europan dago.
Herriak eta hiriak handiak dira. Kotxe eta eliza asko daude eta animaliak kalen egoten dira.
Espainiako hiriburua Madril da. Espainia herri eta hiri hauek daude adibidez: Baños, Navaridas, Eltziego, etab. Pertsona asko bizi dira Espainian.
Nire sentimenduak dira futbola oso ona dela Espainian eta oso pozik nagoela herriak eta hiriak gustatzen zaizkidalako.
Idazlea: Dany
Artista: Iker
Artista: Juan
Germaniako hiriburuaren izena Azukresko kotoia da, baina jende askok pentsatzen zuen janari bat zela: ba bai, ere bai janari da.
Oso polita eta handia da. Museo asko daude eta gauza asko baina niri gustatzen zait azukrezko dragoiaren estatua, oso polita delako.
Hiria oso famatua da eta 100.000.000 pertsona etortzen dira urtero.
Hasieran, jendea ez zuten konbentzitzen eta gero, esaten zuten: “asko gustatzen zait".
Arau asko jarri zituzten baina ahaztu zaizkit. Ez du inporta!
Ni eta 100 pertsonak irakurri dugu liburutegi oso handia dagoela.
Idazlea: Idoia
Egipto Afrikan dago eta Afrika Marten dago.
Hor piramide handi-handiak daude baina ez dira hilobiak, etxeak dira. Han bizi diren elfoak txiki-txikiak dira, horregatik hor bizi dira.
Gutxienez berrehun sartzen dira piramide batean.
Elfoak oso langileak dira, ze Alejandria dorrea eta Guiza piramidea egin zituzten. Baina ere oso bihurriak.
Elfoek esku magikoak dituzte eta asko gustatzen zaie gameluak hegan egitea. Egipto handia denez hasi dira piramideak bata bestearen gainean egiten. Horregatik, orain hodeietara igo daitezke. Egipto bizitzeko oso polita da. Hareaz beteta dagoenez elfoen igerilekua dirudi.
Egipton oso pozik sentitzen naiz ze erlazatzen naiz pixka bat. Baina elforekin, ez dut ondo lo egiten.
Idazlea: June
Artista: Aimar
Artista: Noemi
Maracaná futbol zelai bat da eta Eltziagon dago.
Oso handia da, atean Eltziegoko eskudoa dago. Jendea ez dagoenean aulkiek marrazkiak egiten dituzte. Teilatu handi bat dauka eta aldagelan jokalarien kamisetak daude. Dutxak ere badaude eta jacuzzi bat. Belarra oso ondo dago eta jende asko joaten da ikustera, jende hori extraterrestreak dira. Partidoen aurretik bengalak pizten dituzte eta joaten dira Eltziego osotik.
Ni Maracanan oso pozik nago.
Idazlea: Asier
Portugalek hiriburu bat dauka: Lisboa.
Oso polita da eta ibaiak oso politak dira. Ni Vila de Alan bizi naiz eta batzuetan nire aitak eta biok Lisbolera eta Oportora joaten gara. Extraterrestreak zeuden orain dela milioika urte kristo aurretik. Han eskolak oso politak dira. Nik bizikleta bat daukat pegatinarekin.
Idazlea: Nelson
Artista: Alejandro
Artista: Idoia
Nitxo zuhaitza, Lisean dago eta zuhaitz bat da.
Nitxo zuhaitzean, animalia asko daude adibidez: urtxintxak, azeriak, zaldiak, txoriak… Ibai txiki bat dago zuhaitzaren ezkerrean eta hor zapaburuak, igelak, arrainak eta lamiak daude. Etxe txiki bat dago zuhaitzaren adarretan. Etxe txiki horretara umeak joaten dira jolastera eta udan ere joaten dira ibaian jolasteko eta oinak hor bustitzeko. Nitxo zuhaitza oso handia da.
Nitxo zuhaitzean poza eta lasaitasuna sentitzen dut. Hara joaten naiz jolastera eta batzuetan lo egiten dut han, baina nire gustoko gauza da zuhaitz etxera igotzea eta bistak ikustea.
Idazlea: Julia
Zeruan dago, hodeia da eta azukrezko kotoizkoa.
Teilatua dago eta kanpoan unikornio daude: laranjak, arrosak eta urdinak dira. Kolore desberdinetako tximino asko daude. Tximinoek hegoak gardenak dituzte.
Hodeia oso handia da, horregatik pisuak dauzka. Larrosa da. Sartzen zarenean ezkerrera eskailera urdinak daude, unikornioak marraztuta dituena: biak txuriak dira eta eskuinean daude. Aurrean sofa bat dago loreak ditu eta bi leiho daude eta makina bat azukrezko kotoi botatzen duena. Goiko pisuan ohe bat larrosa dago eta bi txakurrak berdeak daude hegoak laranjak dira txakurrak oso azkarrak dira. Zorua larrosa eta beste kolore askotakoa da. Izozkailu more handi bat dago ere.
Idazlea: Olatz
Artista: Dany
Artista: Olatz
Plitin planeta bat da, eta Eguzki sistemaren kanpoan dago. Planeta handi bat da baina biztanleak justo kontrakoak dira, hau da oso txikiak dira eta basoko elfoak dira.
Txikiak izan arren egurrezko eraikin oso handiak egiten dituzte. Animalia oso arraroak daude adibidez: dordoka adar handiekin edo tigreak dragoi hegoekin eta arrano hankekin.Sumendi bat ere dago eta barruan suzko elfo tribua dago. Armonian bizi dira. Sumendian fruitu arraro eta gozo batzuk ateratzen dira paretetatik eta horiak dira.
Han lasai sentitzen naiz. Harrapaketara eta xakera jolasten dut eta bikain pasatzen dut.
Idazlea: Iker
Sardinero hondartza Santanderren dago.
Hondartza polita da. Hondartzan area eta palmerak daude.Eta arrokak eta itsaso urdina. Itsasontzi txiki asko daude kolore askotakoak.
Gustatzen zait egotea hor paseatzen.
Idazlea: Noemi
Artista: Nelson