MARIA HAURRA
MARIA HAURRA
NONDIK DATOR JAIA?
Azaroaren 21ean, Maria Haurraren jaia ospatzen da Espainiako gure eskoletan. Bere jatorria, Ama Birjinaren historia berezi batean oinarrituta dago.
Duela urte asko, antzinako tradizio baten arabera, Ama Birjina haur txiki bat baino ez zenean, bere aita San Joakin eta ama Santa Ana, Jerusalemgo Tenplura eraman zuten Jainkoari aurkezteko. Haiek Maria Jainkoarengandik hurbil haztea nahi zuten, baita aurrerago izango zuen misio garrantzitsurako prestatzea ere, Jesusen ama izateko.
Horregatik, azaroaren 21ean Ama Birjinaren aurkezpena Tenpluan ospatzen da, eta Espainiako leku batzuetan, Mariaren Lagundiko eskoletan adibidez, Maria Haurraren jaia esaten diogu. Festa honek Maria txikia zela gogorarazten digu eta pertsona onak, eskuzabalak eta txikitatik Jainkoarengandik gertu egotearen garrantzia ere erakusten digu.
Egun honetan eskerrak ematen ditugu, Maria maitasun eta ontasun eredua baita.
JAIAREN ZENTZUA GURE ESKOLAN
Lestonnac-eko Joanak bere eskolako neskatoak Jainkoari aurkeztu nahi zizkion eta Mariaren babespean jarri. Hau egiteko, Joanak egun aukeratu zuen: Maria Haurraren aurkezpena Tenpluan.1610eko azaroaren 21ean, Lestonnac-eko Joanak, bere neskatoek eta bere moja-lagunek
Maria Haurraren eguna ospatu zuten lehen aldiz Bordeleko ikastetxean. Juanak neskatoen, gazteen eta erlijiosoen bizitzan MARIA egotea nahi zuen; eta horrela Mariaren ezaugarriak bizitzera gonbidatzen gaitu.