Sarrera

Mugimendu feministaren eskaera historikoa izan da emakumeen ahalduntzea bultzatzeko espazio propioak sortzea herrietan. Mugimendu feminista indartu eta herri-mailako berdintasunaren aldeko ekimenak indartzea izaten dute helburu Emakumeen Etxeek. Horrez gain, zeharka bada ere, indarkeria matxistaren aurkako baliabideak osagarritzen dituzte espazio hauek.

2003. urtetik gaur arte 25 bat emakumeen etxe edo txoko feminista sortu dira udal, eskualde eta mugimendu feministaren artean Euskal Herrian.

Administrazio publikoek eta gainontzeko eragile politikoek ere bere egin dute Emakumeen Etxeen eta Jabekuntza Eskolen beharra eta ekarpen soziala. Horren adierazle da aho batez onartu zen 1/2023 Emakume eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzak arautzeko Legean ekipamendu hauek sustatzeko egiten den aitortza.

Bergaran 2017an egin zuen mugimendu feministak eskaera ofiziala Bergarako Emakumeen Txokoa irekitzeko eskatuz Udalari. 2023ko hauteskundeetan egungo Udal-gobernuak eskaera horri erantzuteko konpromisoa hartu zuen, eta eskaera horri erantzuteko Arrizuriaga Jauregiko bigarren solairuan ekipamendua irekitzeko apustua egin du.

Gauzak horrela, Bergarako Emakumeen Txokoa irekitzeko prozesua azaltzea da web orri honen helburua: Bergarako emakumeen ahalduntzea bultzatzea helburu duen egitasmoa, mugimendu feministarekin eta herritarrekin elkarlanean definitutakoa. 

Emakumeen Txokoa irekitzeko prozesuak lau fase izango ditu: